ACTUALIDAD / Educación

Baionako Unibertsitateko hainbat sarbide itxi dituzte ikasleek

Unibertsitateak bertan behera utzi ditu gaurko klaseak. Aurrera jarraitzen dute ikas-baldintzen aldeko protestek hamaika lekutan.
2026eko urriaren 7 - 07:17
Baionako Unibertsitateko hainbat sarbide itxi dituzte ikasleek

Gaur, goizeko lehen orduan, Baionako Unibertsitateko hainbat sarbide itxi dituzte ikasleek, Unibertsitateko Ikastetxean eta Letra eta Zuzenbide Fakultatean hain zuzen ere. Asteotan, ikas-baldintzak hobetu daitezela exijitzeko ari dira mobilizatzen, eta protesten barruan blokeatu dituzte gaur unibertsitateko zentro horiek.

Unibertsitateko zuzendaritzatik ikasleei e-mail bidez jakinarazi dietenez, bertan behera utzi dituzte gaurko klaseak. Frantziako Gobernutik iragarri dute jada eskolak etengo dituztela bigarren hezkuntzan; dagoeneko ehunka ikastetxetan utzi dituzte bertan behera klaseak.

Atzo ere mobilizazio-egun betea izan zen Baionan: ikasleek goizean hartu zituzten herriko karrikak, euren ikas-baldintzen defentsan, eta arratsaldean sostengua adierazi zieten 1.000 pertsonatik gorak: irakasle-sindikatuek deituta, elkarretaratze jendetsu bat izan zen Herriko Etxearen aitzinean.