ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ikasle Abertzaleaken elkarretaratzea. Argazkia: @IAbertzaleak
2020/07/07 12:50

Atzo, uztailak 6, selektibitateko azterketei ekin zioten Euskal Autonomi Erkidegoan, hilaren 8ra arte iraungo dutenak. Ikasle Abertzaleakek deituta, elkarretaratzeak egin zituzten Donostian (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba), Selektibitateari ez! aldarrikatuz.


Selektibitateak ikasleengan sortzen dituen "urduritasunak eta ezinegonak" salatu dituzte IAko kideek; izan ere, probak ikasketa prozesu osoa hiru egunetan laburbiltzea bilatzen duela diote. Azterketa horiek "hezkuntza kapitalistaren gako bat" osatzen dutela azaldu dute, gazteak "balio lehiakorretan" hezteko eta edukia memorizazio bidez barneratzen duten "ikasle prototipikoak" ekoizteko balio duelako.

Filtro soziala

Selektibitateak "filtro sozial" funtzioa ere betetzen duela azpimarratu du ikasle antolakundeak, "balio burgesen eta eduki tekniko jakin baten barneratze-mailaren arabera ikasle langilea prozesu produktibo kapitalistan integratzea bilatzen baitu". Eredu horri "ikasle langileon mesedera egokituko den azterketa eredu" baten ezartzea kontrajartzea proposatzen du IAk.