ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Leioatik
2020/12/16 15:39

Gaur, hilak 16, Ikasle Abertzaleakek Amnistia ipar, zuekin gaude! lemapeko dinamikari heldu dio, urteko azken asteazkena izaki. Hala, Euskal Herriko ikastetxe eta campus ugari preso politikoen aldeko mobilizazioen lekuko izan dira beste urte batez.


IAk “kartzeletako egoera lazgarria” ekarri du gogora. Horren aurrean, “borrokan jarraitzea” dagokiola aitortu du antolakundeak, “ikastetxez ikastetxe bide horretan ekarpena eginez”.


ERREPRESALIATUAK GOGOAN


Presoen auzia ez da iraganeko edo urruneko auzia”, ekarri du gogora IAk. Izatez, azken hilabeteetan jazotako errepresio kasuak oroitarazi dituzte, hala nola, “Patxi Ruizenganako elkartasunez egindako mobilizazioen harira iristen ari diren ondorio errepresiboak”, “Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko bi militanteren atxiloketak” eta “Josu Urrutikoetxearen aurkako bi estradizio eskaera eta beste bi euroagindu”, besteak beste. “Denak aske izan arte” borrokan jarraitzeko borondatea azaldu dute ikasle solidarioek.


MOBILIZAZIOEN AURKAKO OZTOPOAK


Buruntzaldeako IAk jakinarazi duenez, Hernaniko (Gipuzkoa) institutuko ikasleek presentzia polizialaren pean egin behar izan dute mobilizazioa. “Kontrol sozialaren areagotzearen beste adibide bat” dela salatu dute. “Ez gaituzte geldituko. Amnistia ipar, zuekin gaude!”, aldarrikatu dute ikasleek.


IKASTETXEETAN


Bigarren hezkuntzako zentroei dagokionez, Sakanan (Nafarroa), Debagoienan (Gipuzkoa), Debabarrenan (Gipuzkoa), Buruntzaldean (Gipuzkoa) eta Urola Erdian (Gipuzkoa) izan dira mobilizazioak. Euskal Herriko beste hainbat eskualdetan mobilizazioak egin ez diren arren, eskuorriak banatzen, presoen auziari buruzko lanketak egiten eta gaia sozializatzen aritu dira IAko militanteak.


UNIBERTSITATEETAN


PREST eragileak bere egin ditu IAren aldarrikapenak Hego Euskal Herriko unibertsitateetan. Horrenbestez, elkarretaratzeak antolatu ditu Leioako (Bizkaia), Ibaetako (Gipuzkoa) eta Gasteizko (Araba) campusetan.