Atzo, urriak 9, Iñaki Ormaetxea Antepararen omenezko plaka kendu zuten Urbinako (Araba) plazatik, Hala Bedi-k jakinarazi duenez. Urriaren 1ean eman zuen agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina Guardia Zibila atzo bertaratu zen ETA erakundeko militante ohiaren sorterrira, plaka desagerrarazteko.
29 urte Iñaki Ormaetxearen erailketatik
29
urte igaro dira 1991ko abuztuaren 17an Ormaetxea Donostiako (Gipuzkoa) Morlans auzoan erail zutenetik, beste bi kiderekin batera; hain zuzen, Patxi Itziar eta
Jokin Leunda. Militanteak gordetzen
ziren etxea inguratu zuen Guardia Zibilak, eta tiroka hasi ziren. Lau orduz luzatu zen militanteen eta Guardia Zibilaren arteko tiroketa.