ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/08 18:17

Asteburu honetan Bilbon (Bizkaia) izan da Israelgo Hapoel Holon saskibaloi taldea, Basketball Champions League txapelketako Final Four delakoa jokatzen. Bizkaiko BDZ (Boikota + Desinbertsioak + Zigorrak) kolektiboak azaldu duenez, "Israelen apartheid erregimenaren kirol enbaxadore nagusietako bat da" Hapoel Holon taldea.

Asteburu honetako norgehiagoka dela-eta, Bilbon izan dira Israelgo taldearen jarraitzaile sionistak ere; 1.000 inguru mugitu dira honaino. Sare sozialetan ikusi ahal izan denez, nahieran ibili dira Alde Zaharrean.

Hainbat tabernak eskegi dituzte Palestinaren banderak kanpoaldean, eta lokal horietako zenbaiti egin diete eraso Hapoel Holon taldeko jarraitzaileek —ikusi hemen eraso horietako bat—; terrazako mahaiak eta aulkiak hautsi dituzte, lapurretak izan dira, eta abar. Dirudienez, taberna horietako batetik Palestinaren bandera kendu eta erre egin dute.

Jendearen aurka ere oldartu dira sionistak, eta liskarrak izan ziren atzo. Palestinaren aldeko aldarriak kalera atera zituzten pertsonen aurka egin zuten sionistek, besteak beste, petardoak erabilita; gutxienez bi pertsona zauritu zituzten. Ertzaintzak ez zuen esku hartu atzokoan.

Gaur, 18:00etan, elkarretaratze bat egin dute Bilboko San Anton Zubian, eraso horiek salatzeko eta "eraso ultra sionistei aurre egiteko". Bilboko Kontseilu Sozialistak eraso faxistatzat jo du Hapoel Holonen jarraitzaileen oldarraldia, eta bat egin du protesta deialdiarekin.

NO HAY COMENTARIOS