ACTUALIDAD / Violencia machista
Gutxienez hamabost emakumeri eraso dien gizon bat atxilotu dute Donostian
Emakumeei ukituak egin eta bizikletan ihes egin izan du 35 urteko gizonak. Abuztutik hona izan dira eraso gehienak. Itaiak protesta bat antolatu du gaurko.
2023eko irailaren 29
Gutxienez hamabost emakumeri eraso dien gizon bat atxilotu dute Donostian
— ARGAZKIA El Diario Vasco

35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteazkenean Donostian (Gipuzkoa), azken hilabeteetan, gutxienez hamabost emakumeri eraso egiteagatik. Abuztutik hona izan dira eraso gehienak: bizikletan zihoala, geratu eta hainbat emakumeri ukituak egin dizkie gizonak. Gero, bizikletan egin izan du alde. Antigua auzoan izan dira erasoak, eta gutxienez hamabost salaketa aurkeztu dira.

Gertatutakoa salatzeko eta indarkeria matxistari aurre egitera deitzeko, elkarretaratze bat antolatu du Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Antigua auzoko Txalupagillene plazan izango da protesta, 20:00etan hasita.