35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten asteazkenean Donostian (Gipuzkoa), azken hilabeteetan, gutxienez hamabost emakumeri eraso egiteagatik. Abuztutik hona izan dira eraso gehienak: bizikletan zihoala, geratu eta hainbat emakumeri ukituak egin dizkie gizonak. Gero, bizikletan egin izan du alde. Antigua auzoan izan dira erasoak, eta gutxienez hamabost salaketa aurkeztu dira.
Gertatutakoa salatzeko eta indarkeria matxistari aurre egitera deitzeko, elkarretaratze bat antolatu du Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Antigua auzoko Txalupagillene plazan izango da protesta, 20:00etan hasita.