ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Guardia Zibila Iruñean. (Argazkia: Sare Antifaxista)
2019/05/08 17:07

Gaur goizeko 11.00k aldera Iruñeko bizilagunek Guardia Zibilaren desfile batekin egin dute topo beren herriko kaleetan. Zehazki, estatu espainolaren indar armatuen gorputz honek, bere 175. urteurrena duela eta, bihar, maiatzak 9, egingo duen desfilea entseatu dute. Entseguan, armak eskuetan zituztela ibili dira Nafarroako hiriburuan zehar. Honen aurrean, Sare antifaxistak bere sare sozialetan "indar okupatzaileek espazio publikoa hartu eta militarizatu" dutela eta honen aurrean "ixiltasun politiko eta instiuzionala" egon dela salatu du.