ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/21 18:49

Greenpeace talde ekologistako zortzi kide epaituko dituzte bihar, urriaren 23an, 2021eko martxoaren 22an egindako protesta-ekintza baten harira. Uraren Nazioarteko Egunean, Valle de Odieta enpresaren Caparrosoko (Nafarroa) makroetxaldeak kutsatutako 1.000 litro ur isuri zituzten enpresaren instalazioetan. Makroetxaldeak ingurugiroan eragiten dituen kalteak seinalatzea zuen helburu ekimenak eta, zehazki, ura nitratoz kutsatzen duela salatu zuten Greenpeaceko aktibistek.

Valle de Odietaren baserri erraldoiak 7.800 abelburu ditu, eta ingurugiroa nabarmen kaltetzen duela jakinarazi dute askok. Greenpeacek salatu izan duenez, 2021ean, Valle de Odietak eta HTNk "kutsadura-gertakari larri bat eragin zuten". Antza denez, makroetxaldeak "inguruko nekazaritza-lursailak kutsatu" zituen, lurrak "biometanizazio-prozesuaren ondorio diren digestatoekin" ureztatu ondoren. Makroetxaldean sortutako minda edo ur zikina isuri zuten, "debekatuta dauden aspertsiozko teknikak erabiliz".

Ur kutsatua Aragoi ibaira iritsi zen, eta Marcillako (Nafarroa) eta Caparrosoko nekazariek eman zuten egoeraren berri. Grenpeaceko kideen esanetan, makroetxaldearen isuriak akuiferoetara eta ibaietara iristen dira, eta Aragoi eta Arga ibaietako Kontserbazio Zonalde Bereziak kaltetu ditu. Teorian, Red Natura 2000 programak babesten ditu horiek.

Valle de Odietaren aurkako 11 espediente, zabalik

Valle de Odietaren baserriaren aurkako 11 zehapen-espediente ireki ditu Nafarroako Gobernuak azken urteotan, Sustrai Erakuntzak azpimarratzen duenez. Besteak beste, baimenik gabe abelburu gehiago esplotatzeko pabilioi berriak irekitzea, abere kopurua handitzea edota ingurugiroa kutsatzea dira espediente horien arrazoiak. 

Izan ere, legezko abelburu kopuru maximoa baino %1.138 gehiago ditu Valle de Odietaren etxaldeak, gaur egun, 7.200 esne-behi eta 600 txahal. Baina, hori gutxi balitz, baserria handitzeko saiakerak etengabeak dira. Irailean, adibidez, 11.372 abelburu gehiago izateko baimena eskatu zuten eta, horretarako, instalazioak %27 handitu nahi dituzte. Hori ez ezik, txahalak hazteko beste etxalde bat eraiki nahi du enpresak, ezkutuan.

NO HAY COMENTARIOS