ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Langileen elkarretaratzea Zeberion, apirilaren 7an. Argazkia: @ZuloagaBorrokan
2022/04/12 11:17

Zaratamon (Bizkaia) dago kokatuta Vulcanizados Zuloaga enpresaren lantegia. Ekainaren 28an hasi zuten greba mugagabea beharginek, hilabete horretan bertan bost greba egun egin ondoren. Hala, 289 greba egun bete dituzte gaur, apirilaren 12an, hitzarmen propio baten alde.

Izan ere, automobilgintza sektorea hornitzen duen lantegi bat izan arren, industria kimikoari dagokion hitzarmena aplikatzen zaie Vulcanizados Zuloagako langileei eta, hitzarmen berezirik ez dagoenez, Espainiako Estatu mailako itunak ezarritako ordainsaria zein baldintzak dituzte. Horiek "prekarioak" direla salatu dute beharginek, soldatak ez baitira 1.000 eurora ere iristen.

Modu horretan, lan-hitzarmen propio baten alde egiten dute langileek, eta hainbat mobilizazio egin dituzte azken bederatzi hilabeteetan. Apirilaren 7an mobilizatu ziren Zeberion (Bizkaia), euren egoera salatzeko. Hori ez ezik, zuzendaritzak haien greba eskubidea urratu duela ere salatu dute hainbatetan —grebalariak ordezkatu ditu—, bai eta, "manifestatzeagatik", zigor prozedurak zein isunak jasan behar izan dituztela ere.

NO HAY COMENTARIOS