AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/09/30 10:54

Ekainaren 28an hasi zuten greba Vulcanizados Zuloaga enpresako langileek. Zaratamoko (Bizkaia) lantegiak automobilgintza sektorea hornitzen duen arren, bertako langileei Espainiako Estatuko industria kimikoko hitzarmena aplikatzen zaie. Akordioaren baldintzak eskasak direla salatu dute beharginek, soldatak ez direlako 1.000 eurora ere iristen eta lan-baldintzak "prekarioak" direlako.

Hitzarmen propioaren alde egin zuten langileek udaren hasieran, eta hiru hilabeteren eta mobilizazioen ondoren, grebari eusten jarraitzen dute. Atzo, irailaren 29an, Espainiako Gobernuaren Bilboko (Bizkaia) ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten, "hitzarmenen estatalizazioak dakarren prekaritatea eta soldata kaskarrak" salatzeko.

Gainera, zuzendaritza euren greba eskubidea urratzen ari dela salatu dute langileek. Izan ere, uztailean azaldu bezala, grebalariak ordezkatzen ari da zuzendaritza. Hala, epaiketa izanen dute azaroaren 30ean, auzia juridikoki ere salatu baitu ELA sindikatuak.

EZ DAGO IRUZKINIK