Otsailaren 5ean hasiko da sektoreko lan-hitzarmenaren inguruko negoziazioa; ondorioz, lanuzteak eta mobilizazioak
antolatu dituzte Gipuzkoako eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek. Atzo izan zen lehen greba eguna eta, gaur, ostirala, jarraipena emango diete lanuzteei, bai eta mobilizazioei ere.
Sektorean emakumeak dira nagusi, langileen %80 baitira. Aitzitik, kale garbitzaileen artean gizonak dira nabarmen. Lana parekoa izan arren, eraikin eta lokaletako beharginek azaldu dute, kale garbitzaileekin alderatuta, urtean 5.000 euro gutxiago kobratzen dutela. Hori ez ezik, lanaldien partzialtasunak sortzen dituen lan-baldintza eskasak ere salatu dituzte.
Biharko mobilizazioei dagokienez, Galarretako (Gipuzkoa) biribilgunean bildu dira 09:00etan, eta 12:00etan manifestazioa egingo dute Donostiako (Gipuzkoa) Andia kaletik hasita.