ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Banc Sabadelleko langileak atzo, Bilbon.
2021/10/07 13:51

Aurreko hilean, irailaren 28an hain zuzen ere, hasi zituzten protestak Hego Euskal Herriko Banc Sabadelleko langileek. Egun horretan elkarretaratzeak egin zituzten Iruñean (Nafarroa), Bilbon (Bizkaia) zein Donostian (Gipuzkoa), eta atzo, grebari ekin zioten. Izan ere, zuzendaritzak kaleratzeekin atzera egiten ez bazuen, grebara jotzeko asmoa azaldu zuten langileek.

Hala, 82 langile kaleratze arriskuan jartzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka egin dute greba beharginek. Bihar, urriaren 8an, berriro eginen dute greba.

ELA sindikatuak salatu duenez, "urduri" dago enpresako zuzendaritza, eta greba aurreko egunetan "zundaketa" bat egin zuen, antza, grebak izango zuen jarraipena arakatzeko. Modu horretan, "neurri  hertsatzaile" horiek salatu dituzte.

NO HAY COMENTARIOS