ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / bertsoa.eus
2025/03/12 07:59

Bertsolaritza-zirkuitu berri bat ireki dute Euskal Herrian; Euskal Herriko Gaztetxeetan, konkretuki. Gaztetxeak Bertsotan izena eman diote ekimenari, azalduz bi helburu nagusi dituela: "bertsolari gazteei plaza eskaintzea eta Gaztetxeen eta bertsoaren arteko harremana estutzea". Asteburu honetan izango dira lehenengo bi saioak, Mutrikun (Gipuzkoa) eta Itsasun (Lapurdi), eta zehaztu dute jadanik zein bertsolarik parte hartuko duten horietan.

Kanporaketetan binaka jardungo dute gazteek. Gaueko 20:00etan hasiko da Itsasuko Goxoki Gaztetxeko saioa, Mae Lascarayk gidatuta. Honakoak dira osatu dituzten hiru bikoteak: Ander Sarriugarte eta Naroa Jaio, Izaro Bilbao eta Ixone Asategi, eta June Aiestaran eta Maddi Aiestaran. Mutrikuko saioa, berriz, 18:30ean izango da, eta Marina Basurkok egingo ditu gai-jartzaile lanak. Horretan arituko diren bikoteak ondokoak dira: Aroa Arrizubieta eta Unax Aizpurua, Iraide Onaindia eta Maddi Agirre, eta Joanes Azpillaga eta Julene Iturbe.

Hernanin (Gipuzkoa) eta Altsasun (Nafarroa) egingo dituzte hurrengo bi kanporaketak, hilaren 21ean eta 22an. Finalerdiak ere zehaztu dituzte dagoeneko, apirilaren 10ean eta 17an izango baitira, Gasteizen (Araba) eta Bilboko (Bizkaia) 7Katun.

NO HAY COMENTARIOS