ACTUALIDAD / Gazte topagune sozialista

Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua osorik argitaratu dute

Urriaren 9tik 12ra izango da Topagunea, Elizondon: hitzaldiak, ikuskizunak, musika-emanaldiak... Urriaren 11n, igandean, manifestazio bat ere egingo dute.
2026eko irailaren 7 - 10:00
Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua osorik argitaratu dute

Hilabete eskas geratzen da 2026ko Gazte Topagune Sozialistarako, eta egitarauaren xehetasun guztiak argitaratu dituzte jada Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS). Lau eguneko ekimena izango da aurtengoa, Elizondon (Nafarroa).

Ohi bezala, hitzaldiek izango dute zentralitatea Topagunean, eta gaurkotasuneko hamaika auziren inguruan hausnartuko dute horietan. Horrez gain, aisialdiko eskaintza zabala prestatu dute edizio honetarako: kirol-ikuskizunak, umorea, antzerkia... Musika-emanaldi ugari ere izango dira, Tapia eta Leturia, Kaparrak, Skabidean, Bengo, Mirotz, Belako, Hazas, Kiliki, J Martina, Mikosis, Mateo Zikuta & Dürüm Solo Karne, Santa Salut, Lukiek eta abar luze bat arituko baitira Elizondon lau egunetan zehar.

Ostiralean hasi eta astelehenera arte luzatuko da Topagunea, eta igandean, urriaren 11n, manifestazio bat ere egingo dute Elizondoko kaleetan, arratsaldez. Urriaren 12an, hitz-hartze politiko baten eskutik itxiko dute urte honetako edizioa.

Hona hemen egitaraua, osorik:

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/GKSozialista/status/2096895693780550079