ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/19 09:13

Gaza hirian lurreko erasoaldi berri bati ekin dio Israelgo Estatuak, eta hori salatzeko, mobilizazio-deialdi bat egin du Bilbon (Bizkaia) Palestinarekin Elkartasunak, Eutsi Gaza! lelopean. Hain zuzen ere, bihar egingo du elkarretaratze bat Arriaga Plazan, eguerdiko 12:00etan hasita. Plataformak beharrezkotzat jo du "estatu sionistaren eta hura sostengatzen duten gobernuen aurka" mobilizatzen jarraitzea, baita "Palestinako herriaren erresistentziaren alde" kalera irtetea ere.

"Aste honen hasieran Gaza hiriaren aurka hasitako lurreko erasoa beste urrats bat da Israelgo Estatuaren proiektu genozida eta kolonialean", seinalatu du Palestinarekin Elkartasunak: "Estatu sionistaren azken erasoaldi hau okupazioaren eta garbiketa etnikoaren hamarkadei, genozidio irekiaren bi urte baino gehiagori eta planifikatutako blokeo
humanitarioak eragindako gosetearen bederatzi hilabete baino gehiagori gehitu behar zaie".

Eta begirada Mendebaldean jarri du berriz plataformak, gainera: salatu du Israelgo Estatua egiten ari den sarraskia "Mendebaldeko erakunde eta gobernuen laguntza eta konplizitateari esker bakarrik dela posible". "Mendebaldeko gobernuek Palestinaren aldeko keinuak egin arren, harreman ekonomikoak, diplomatikoak eta kulturalak mantentzen jarraitzen dute Israelgo Estatuarekin", gaineratu du.

NO HAY COMENTARIOS