ACTUALIDAD / Consejos socialistas
Gaur bilkura batera deitu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Baionan
'Faxismoa borrokatu, fartsa elektoraletik at' lelopean egin du deialdia. 19:30ean Patxa plazara bertaratzeko deia zabaldu du.
2024eko ekainaren 17
Gaur bilkura batera deitu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, Baionan

Faxismoaren gorakadak eta faxismoaren aurkako borrokak hamaika eztabaida piztu ditu azken egunetan Ipar Euskal Herrian. Egoera horretan, bilkura publiko bat antolatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak: gaur izango da, Baionan (Lapurdi).

Faxismoa borrokatu, fartsa elektoraletik at hartu du lelotzat Kontseilu Sozialistak gaurko deialdia egitean. Baionako Patxa plazan jarri du hitzordua, 19:30erako.