ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Gasteiz Hoy
2023/05/03 08:42

Apirilaren 21ean Gasteizen (Araba) jasandako eraso arrazista bat salatu du berriki jatorri afrikarreko gizon batek. La Comarcan gertatu zen: tabernara sartzeko ilaran zeuden zain bera eta bere lagun bat, jatorri afrikarrekoa bera ere, eta ordu erdi zeramatenean gerturatu zen haiengana pubeko atezainetako bat. Ez zirela sartuko eta gehiago ez itxaroteko esan zien, nahiz eta ez zuen horretarako inolako arrazoirik eman.

Salaketa jarri duen gizonak azaldu duenez, ez zen La Comarcan antzeko jarrerak jasan behar izan dituen aurreneko aldia, eta erreklamazio-orriak exijitu zituen. Ez zizkiotenez ematen, tematzen jarraitu zuen, eta lokaleko enkargatua bertaratu zen orduan. Erreklamazio-orririk ez ziola emango esan zion, eta mehatxu egin zion, ulertzera emanda Ertzaintzari hots egingo ziola.

Tinko mantendu eta hainbatetan errepikatu ostean lortu zituen erreklamazio-orriak, eta horiek betetzen ari zenean iritsi ziren Ertzaintzako zenbait polizia-agente. Eraso arrazista jasan zuen gizonetako bat identifikatu zuten, eta ulertarazi zioten tabernatik dei egin zietela, edanda zegoela eta tabernara ilararik egin gabe sartu nahi zuela esanez. Gizonak ez du edan ere egiten.

Hurrengo egunean joan zen Ertzaintzaren polizia-etxera, gertaturikoa salatzera: gorroto-delitu bati loturiko salaketa aurkeztu nahi zuen. Halakorik ez egiteko "gomendatu" zioten ertzainek, "halako salaketek ez dutelako inolako ibilbiderik" izaten, euren esanetan.

Dena den, Arabako Probintzia Fiskaltzan jarri du salaketa bat gizonak, gorroto-delituen aurka. Zehazki, "jarrera arrazista, xenofobo eta baztertzaileagatik" salatu ditu La Comarcako atezaina eta enkargatua, SOS Arrazakeria kolektiboarekin batera.

NO HAY COMENTARIOS