ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Giuseppe Cacace/AFP
2025/09/19 08:23

Datorren azaroaren 15ean, Euskal Herrian izango da Palestinako futboleko selekzioa. Lagunarteko partida bat jokatuko du Euskal Selekzioarekin, Bilboko (Bizkaia) San Mames estadioan. Cadena Ser irratiak aurreratu zuen albistea, eta gerora baieztatu zuen Palestinako Futbol Federazioak. Euskadiko Futbol Federazioarekin "lankidetza estuan" aritu dela jakinarazi du.

Espainiako Gobernuko agintaritzek ere izan omen dute hitzorduaren berri. elDiario.es-ek jaso duenez, Palestinako Futbol Federazioak azaldu du partida ez dela kirol-ekitaldi bat soilik izango, eta aukera emango duela Israelgo Estatua Gazan eta Zisjordanian egiten ari den "giza-eskubideen urraketa guztiak" salatzeko. Cadena Ser-en esanetan, "ilusio handiz" hartu dute konpromisoa Palestinako kideek.

Azken hilabeteetan, Munduko Txapelketarako kanporaketak jokatu ditu Palestinako Selekzioak. Norgehiagoketan, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko keinuak egin izan dituzte jokalariek, eskuekin "V" marraztea kasu.

NO HAY COMENTARIOS