"Ezinbestekoa da faxismoaren aurkako ideiak zabaltzea ikasleon artean. Horretarako, hainbat hitzaldi antolatu ditugu, ikasleon eztabaida eta formakuntza politikoa ipar", azaldu dute Herri Unibertsitateen antolatzaileek. Aurten, ohiko datez harago, abendurako antolatu dituzte egitarauak Euskal Herriko zazpi campusetan: Faxismoaren Aurkako Herri Unibertsitateak.
Asteak daramatzate, campusez campus, tokian tokiko ekimenak asanblada bidez prestatzen. Urrian aurreratu zutenez, "faxismoa eta haren aurpegi ezberdinak" aztertuko dituzte hitzaldien bidez, baita horri guztiari "aurre egiteko borroka-moldeen" inguruan hausnartu ere. Hamaika hitzaldiz eta mahai-inguruz gain, aisialdiko ekimenak ere antolatu dituzte ikasleek.
Abenduaren 2an hasiko da lehenengo egitaraua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Iruñean. Hurrengo egunean ekingo diete beste bost Herri Unibertsitateri; Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gasteizko, Eibarko, Leioako eta Ibaetako campusetan eta Baionan, hain zuzen ere. Horietan guztietan luzatuko dute egitasmoa abenduaren 4an zehar, bi eguneko egitarauak prestatu baitituzte. EHUko Bilboko campusean, berriz, abenduaren 4an izango da Herri Unibertsitatea, San Mamesen zehazki.
Hona hemen egitarau guztien afixak: