ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/12 16:08

Enpresa eta tokiko administrazio andana batzen duen berrikuntzarako fundazioa da Cotec, eta 2023ko irailean Meritokrazia eta Hezkuntza txostena kaleratu zuen Iseak ekonomia fundazioarekin batera. Bertan, 2018ko PISA frogetako matematika ikasgaia oinarritzat hartuta, gizarte-mugikortasunari eta ezberdintasunari buruzko mundu mailako zenbait ondorio aztertu zituzten. PISA frogetako emaitzen arabera, herrialdekako sailkapen bat egin zuten: Txina zegoen lehendabiziko postuan. Frantziako Estatua 25. postuan kokatu zuten, eta Espainiako Estatua 34. postuan.

Azken horretan, maila ekonomiko altua duen familia bateko haur batek 2,3 aldiz aukera gehiago du matematikan oinarrizko maila lortzeko, familia txiro bateko haur batekin alderatuta. Are gehiago, Espainiako Estatuko ikasleen erdiak (%51) baino ez zuten lortu gaitasun matematikoei buruzko gutxieneko maila hori.

Inguru sozioekonomiko apalenetako ikasleen %32k baino ez zuten eskuratu oinarrizko maila hori. Inguru aberatsetako haurren kasuan, %73k lortu zuten. Horrez gain, txostenean aipatzen da, Espainiako Estatuan, familia aberatsenetako umeek inguru txiroenetakoek baino %51 aldiz aukera gehiago dutela ikasketa-maila berbera lortzeko, ikaskagaia edota ikasturtea edozein izanik ere; Frantziako Estatuan, %67 aldiz handiagoa da aukera hori. Hau da, edozein mailatako edozein heziketa-prozesu hasterakoan, familia txiroenetako gazteek aberatsenen maila bera izateko aukeren erdia dute.

NO HAY COMENTARIOS