ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/05 09:44

Unibertsitate Lege berria onartu zuten Espainiako Gorteek joan den martxoan, eta, hori garatzeko eta zehazteko, errege dekretu-proiektu bat ari da prestatzen Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioa. Besteak beste, hainbat ezagutza-arlo murriztu nahi dituzte dekretuaren bidez; tartean, Euskal Filologia, Katalan Filologia eta Galiziera Filologia. Dirudienez, Filologia Hispaniko eta Klasikoen arloan sartu nahi dituzte arlo horiek; edo Hizkuntza Modernoen eta Haien Literaturen arloan, bestela.

Eneko Zuloaga Euskal Filologiako irakasleak Berria-ri adierazi dionez, erabaki horrek ez dauka inolako "arrazoi zientifikorik, akademikorik ez objektiborik". Ikasleei baino, badirudi irakasleei eragingo liekeela neurriak, ministerioaren esanetan: "Ezagutza arloaren kontzeptuak unibertsitateko irakasleen lanpostuen deskribapen orokorrari egiten dio erreferentzia soilik". Gobernuaren arabera, "irakasleen postuak zehazteko soilik" erabiliko lirateke ezagutza espezialitateak.

Orain arte ezagutza orokor modura hartu da unibertsitatean Euskal Filologia, eta horren barruan kokatzen ziren horri lotutako hamaika arlo espezifiko. Dekretu berria onartuko balitz, ordea, beste ezagutza "orokorrago" baten (Filologia Hispaniko eta Klasikoak edo Hizkuntza Modernoen eta Haien Literaturak) barruan sartuko litzateke, eta horren barruko arlo espezifikotzat joko litzateke Euskal Filologia.

Horrek izan ditzakeen arriskuez ohartarazi dute, batez ere, etorkizunari begira. Miren Larrion irakasleak Argia-ri azaldu dionez, "jakintza-arloak murriztuta", aurrerago "ikasketa horiek desagertzea errazagoa da".

NO HAY COMENTARIOS