ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuaren eskuorri bat.
2023/03/13 11:50

Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak berriki jakinarazi du Etxebizitza Sindikatu bat jarri duela martxan eskualdean, etxebizitzari lotutako auzietan "autodefentsa sozialista antolatzeko asmoz". "Nahitaezkoa da gehiegikeria mota ezberdinei aurre egiteko eta gure bizi-baldintzak hobetzeko borroka-fronteak martxan jartzea, izan etxegabetzeei eta etxejabeen inpunitateari aurre egiteko edo izan alokairuen prezio-igoerak eteteko", azaldu dute sortu berri den Etxebizitza Sindikatuko kideek.

Gaur egungo krisi kapitalista garaian, "etxebizitzarekin loturiko arazoak ugaritzen" ari direla ohartarazi dute: "Etxegabetzeak, pobrezia energetikoa, alokairuaren prezioaren igoera neurrigabeak, eta abar". "Geure eskualdea ez da inolako salbuespena", gaineratu dute Oarsoaldeko kideek: "Donostiatik (Gipuzkoa) gertu egote hutsagatik, alokairuen nahiz etxebizitzen prezioak altuak dira oso eta hazten jarraitzen dute, ondorioz, [Oarsoaldeko] herrietan bertan bizitzeko aukerak zailduz". Salatu dute, bestalde, "arazoa gainditzeaz harago, miseriaren kudeatzaile direla erakutsi" dutela askotariko "estatu-egiturek", eta "langile klasearen egoera miserablea errotzen" dihardutela.

Hortaz, "babesgabetasun egoeraren aurrean antolatzera eta etxebizitzaren alorrean bizi ditugun erasoei aurre egitera" deitu dute Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuko kideek, baita arazo horien guztien "sorburua den gizarte kapitalista gainditzeko bidean indarrak batzera" ere. Sindikatuarekin harremanetan jartzeko, erabilgarri daude 604 174 851 telefono zenbakia eta esindikatua.oarsoaldea@gmail.com helbide elektronikoa.

Etxebizitza Sindikatuak, martxan

Tokian tokiko Kontseilu Sozialisten eskutik, Euskal Herriko hainbat hiriburutan eta eskualdetan daude abian Etxebizitza Sindikatuak: Gasteizen (Araba), Bilbon (Bizkaia), Iruñean (Nafarroa), Donostian, Goierrin, Deba Bailaran, Buruntzaldean, Tolosaldean...

NO HAY COMENTARIOS