ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Espainiako Lurreko Armada
2022/10/05 17:51
2023. urterako, %25,8 igoko da gastu militarra Espainiako Estatuan, hau da, aurtengo 9.791 milioi eurotik 12.317 milioira igoko da zenbateko hori. Ogasun Ministerioak atzo bertan eman zuen erabakiaren berri, Ministroen Kontseiluaren ondoren. Datorren urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektua onartu zen bilkura horretan, eta Legebiltzarrera bidali dute jada, izapidetzeko.

Espainiako Armadaren modernizaziorako programa berezia aintzat hartuta, Defentsa Ministeriorako aurreikusten den %8,4ko gastua baino are gehiago bideratuko da 2023ko aurrekontuan. 4.900 milioi euroko gastu bat aurreikusten da estatu mailako armagintza industriarekin lotutako hitzarmenak barne hartzen dituen programa berezi horretan, iazko 3.011 milioi eurokoarekin alderatuta.

Gauzak horrela, "Espainiako historiako gobernurik aurrerakoiena" omen denak Espainiako Estatuaren historiako aurrekontu militarrik potoloenetarikoa onartu du, eta urte batetik bestera egin den igoera handienetarikoa ere izan da gobernu horren eskutik. Ogasun Ministerioaren datuen arabera, PSOEren eta Unidas Podemosen koalizioa 2020an gobernura heldu zenetik, %42,5 igo da aurrekontu militarra.

NATOren esanetara

Madrilen izan zen NATOren goi-bileran adostutakoaren arabera, Espainiako Estatuak gastu militarra hamarkada batean bikoizteko konpromisoa hartu du Aliantza Atlantikoarekin. 2030. urterako, defentsa-aurrekontua Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2 izatea finkatu zuten helburutzat: 24.000 milioi euro, gutxi gorabehera. Horri lotuta, militarren soldatak igotzea ere atzertzen ari dira. Gaur-gaurkoz, aurrekontu militarra BPGaren %1,03 da.

NO HAY COMENTARIOS