Ir al contenido
ACTUALIDAD / Itaia

Bilboko erailketa matxista salatzeko mobilizatu da Itaia

Hainbat herritan egin zituen protestak atzo arratsaldean, Bilbon barne, eta beste zenbait mobilizazio antolatu ditu gaurko. Asteazken gauean erail zuen emakume bat bere bikotekide ohiak.
2026eko azaroaren 28 - 07:13
Bilboko erailketa matxista salatzeko mobilizatu da Itaia

ACTUALIDAD

Erailketa matxista baten berri eman zuten atzo Bilbon: 34 urteko emakume bat labankadaka erail zuen bere bikotekide ohiak, bien haurrak bertan zirela. Hiltzaileak aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik, eta urruntze-agindu bat zegoen indarrean bere aurka. Bada, erailketa matxista gaitzesteko eta indarkeria matxistaren kontra antolatzera deitzeko, hainbat mobilizazio antolatu ditu Itaiak: atzo izan ziren protestak, esaterako, Bilbon bertan, Iruñean, Beasainen, Legazpin eta Tolosan. Gaur ere mobilizatuko da Emakumeen Antolakunde Sozialista, Gasteizen, Donostian eta Gernikan besteak beste.