ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/02 12:33

Gero eta gutxiago geratzen da Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak Zentro Sozialistaren 6. urteurrenerako. Urriaren 19an izango da, larunbatez, eta egitarauaren berri eman du jadanik Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Ohi bezala, askotariko emanaldiak eta bazkari bat egingo dituzte.

11:00etan emango diote hasiera ospakizunari, YK Riders ikuskizun batekin. Potx pailazoak magia-ikuskizun bat eskainiko du ordubete beranduago, eta ondoren, 14:00ak aldera, bazkariari ekingo diote. Bazkalostean, Apuntau kedadie umore-ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da bertan.

Arratsalderako boxeo-ikuskizun bat antolatu dute; 17:30ean hasiko da. Iluntzean, berriz, parrillada bat egingo dute, eta 20:30ean hasiko dira kontzertuak. Mutiko eta Denso arituko dira elkarrekin Zentro Sozialistan, baita hainbat DJ ere.

Egun osoko tiketa 15 euroan eskura daiteke. Boxeo-ikuskizunerako eta kontzertuetarako sarrerak 8 euro balio du.

NO HAY COMENTARIOS