ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / LAB
2022/11/30 10:21

Bizkaiko metaleko langileek astelehenean ekin zioten bost eguneko grebari, itunari buruzko negoziazioek beste behin ere huts egin ostean. Beren "erosteko ahalmena" bermatu nahi dute beharginek, baina FVEM patronalak, oraingoz, soldata-igoera txiki batzuk baino ez ditu eskaini. Hitzarmeneko hainbat alor aipatu ere ez ditu egin patronalak bere azken eskaintzan, eta langileen ordezkariek salatu dute sektoreko lan-baldintzak "pobretzen eta prekarizatzen" dituela.

Hirugarren greba eguna dute gaur metalean, eta aurreko bi egunetan bezala, goizetik izan dira piketeak Bizkaiko hainbat lantokitan. Ertzaintza ere goizetik izan dute presioa egiten. Igorreko (Bizkaia) Ormazabal fabrikaren aurrean ehunka grebalari elkartu dira, patronaleko buruetako bat baita Ormazabaleko enpresaburua. Igorretik hurbil, Arteako (Bizkaia) Pekos Fabricacion lantegian, ertzainek gogor jo dute metaleko beharginen kontra; hainbat langile zauritu dituzte, eta gutxienez lau behargin artatu behar izan dituzte ospitalean.

NO HAY COMENTARIOS