ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/02/10 13:51

Ehunka kide mobilizatu dira gaur Euskal Herriko Unibertsitateko Ibaetako campusean (Donostia, Gipuzkoa), Ikasle Abertzaleakek eta Unibertsitateko Indar Batasunak deituta, Askatasun politikoen aurkako erasorik egon ez dadin; ez Ibaetan, ez inon lelopean.

Ia urtebete igaro da UIBko kideek Ibaetako HEFA fakultateko Zorroaga aretoa hartu zutenetik, "antolatzeko espazio faltari aurre egiteko". Ertzaintzak handik kanporatu zituen hainbat eta hainbat ikasle, eta duela bi hilabete salatu zutenez, osotara 20.000 euroko isunak jaso dituzte.

IAren eta UIBren arabera, askatasun politikoen urraketak etengabeak dira campusean: "gaurko mobilizaziora dei egiten zuten kartelak apurtzera bidali dituzte segurtasun-langileak", eta, gogorarazi dutenez, aurreko astean Ertzaintza sartu zen unibertsitatera.

Poliziaren presentzia gaur ere

Ikasleek goizean goizetik egin dituzte piketeak campusean barrena eta, azaldu dutenez, poliziaren presentzia handia izan da hasieratik. Mobilizazio amaieran, gainera, HEFA fakultate aurreko errepidea moztu dute manifestariek, protesta modura. Pertsona bat identifikatu dute ertzainek.

Bi aldarrikapen

Bi aldarrikapen nagusi azpimarratu dituzte manifestazioaren amaieran eginiko hitzaldian: poliziek campusetara sarbidea debekatuta izatea batetik, eta ikasleek jasotako isun ekonomiko ikaragarriei aurre egiteko ardura EHUk hartzea, bestetik.

Ikasle grebara deia

Horrelako gertakariak "unibertsitatearen elitizazio prozesuaren baitan" kokatu behar direla gehitu dute UIBko eta IAko kideek. LOSU erreforma eta Bizikidetza Legea deiturikoa prozesu hori "sakontzera" datozela salatu dute, eta "datorrenaren aurrean antolatzea eta mobilizatzea besterik" ez dutela diote ikasleek. Horrenbestez, IAk martxoaren 24rako antolatutako ikasle grebara batzera deitu dute.

NO HAY COMENTARIOS