ACTUALIDAD / Violencia machista
Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek Barakaldon
Ostiral gauean izan zen erasoa, Barakaldoko (Bizkaia) autobus geltoki baten inguruan.
2020eko azaroaren 2
Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek Barakaldon

Aurreko ostiralean, urriak 30, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezko batek Barakaldon (Bizkaia). Gauean izan zen, autobus geltoki baten inguruan. 34 urte ditu erasotzaileak.

Berria-ren arabera, emakumeak 23:15ak aldera salatu zuen erasoa, eta gauean bertan atxilotu zuten gizonezkoa.