Aurreko ostiralean, urriak 30, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezko batek Barakaldon (Bizkaia). Gauean izan zen, autobus geltoki baten inguruan. 34 urte ditu erasotzaileak.
Berria-ren arabera, emakumeak 23:15ak aldera salatu zuen erasoa, eta gauean bertan atxilotu zuten gizonezkoa.