ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ezkerraldeko Itaiaren pankarta bat, joan den maiatzean.
2024/07/10 08:46

Indarkeria matxista jasan duen emakume bat epaituko dute Barakaldon (Bizkaia), bere erasotzaileari aurre egiteagatik. Sestaoko (Bizkaia) etxebizitza batean eraso zion andreari gizonezkoak: bi ukabilkada eman zizkion, eta ate baten kontra bultzatu zuen. Hori dela-eta, emakumeak "putaseme" esan zion bikotekide ohiari, eta epaitu egingo dute, erasotzailea iraintzeagatik.

Ezkerraldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak seinalatu du gertatutakoak agerian uzten duela "instituzio burgesek, gu babestetik urrun, jopuntuan jartzen gaituztela, erasotzailea beharrean". "Indarkeria matxista emakume langileon eguneroko ogia den honetan, ezinbestekoa da figura erasotzaileak seinalatu eta gure babesa bermatuko duten mekanismoak martxan jartzea", gaineratu du.

NO HAY COMENTARIOS