ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/24 09:18

Lau egun baino ez dira geratzen Gazte Koordinadora Sozialistak urte hasiera honetarako jarritako hitzordu garrantzitsuenerako: larunbat honetan, urtarrilaren 28an, manifestazio bana izango da Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa), "enpresari handien eta agintarien erasoaldiaren" aurka. Euskal Herri osoan barrena ikus daitezke mobilizazio horietara deitzeko mezuak, eta Ekida Arte Ekimen Sozialistak eskala handian egin du hori: mural erraldoi bat margotu du berriki, larunbateko manifestazioetara deitzeko.

Azkoitian (Gipuzkoa) egin dute horma-irudia, eta Gazte langileok borrokara da paretan idatzi duten leloa. Ikusi hemen margoketa-prozesuko hainbat irudi:

NO HAY COMENTARIOS