ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/24 15:09

Astebetean, parke eolikoak jartzeko eskaera bi egin dituzte Gipuzkoan: Eibarren eta Hernanin. Enigma Green Power enpresak erakutsi dio Hernanin parke bat eraikitzeko asmoa Eusko Jaurlaritzari. Eibarren, berriz, Arena Power Solar taldeak egin nahi du parke bat.

EAEko Agintaritzaren aldizkariak gaur eman du Eibarko proiektuaren berri, eta maiatzaren 15eko data du idatziak. Eibar, Elgeta eta Bergara artean egingo lukete parkea, eta sei haize errota izango lituzke. Gipuzkoan jarri nahi duten instalaziorik handiena izango litzateke Deba Bailarakoa.

Hernaniko proiektua ere EAEko Agintaritzaren aldizkarian jaso dute, baina atzo argitaratu zuten. Maiatzaren 9ko data du, eta zehazten da Adarra eta Zaburu mendien artean kokatuko luketela parkea, bost haize errota eraikita. Duela urtebete inguru jakinarazi zuen toki berdinean parke eoliko bat jartzeko asmoa zuela beste enpresa batek, Berria-k gogorarazi duenez.

Guztira, zazpi dira Gipuzkoan parke eolikoak egiteko aurkeztu dituzten eskaerak: aipatutako bi proiektuez gain, hainbat enpresak daukate asmoa Buruzai, Itsaraz, Piaspe eta Trekutzen haize errotak jartzeko. Karakate mendia ere begiz jo zuten, baina, azkenean, eskaera atzera bota zuen Capital Energy enpresak.

Oraingoz, parke eoliko bakarra dago martxan Gipuzkoan, Elgea-Urkillakoa. Arabako lurrak ere hartzen ditu parke horrek: 38 errota ditu, eta horietatik hamahiru daude Gipuzkoan eta 25 Araban.

NO HAY COMENTARIOS