ACTUALIDAD / Gazte koordinadora sozialista
Ehunka pertsonak hartu dute kalea "burgesiak ezarritako diktaduraren aurka"
Gazte Koordinadora Sozialistak protestak antolatu zituen atzorako, larunbata, 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' aldarripean. Deialdiarekin bat egin eta ehunka pertsona irten ziren kalera, "askatasun politiko eta zibilen defentsan". Alarma egoeraren eta haren eskutik ezarri dituzten neurri murriztaile berrien aurrean, "zuzeneko diktadura salatzen" eta "antolakuntza komunistaren beharra" aldarrikatzen jarraituko dutela iragarri dute GKSko kideek.
2020eko azaroaren 1
Ehunka pertsonak hartu dute kalea "burgesiak ezarritako diktaduraren aurka"

Atzo, urriak 31, Euskal Herriko hamahiru herritan egin zituzten mobilizazioak Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu! lema hartuta: Iruñean (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Hernanin (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia), Bergaran (Gipuzkoa), Lekeition (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Durangon (Bizkaia), Ordizian (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Gernikan (Bizkaia).

GKSren salaketa kanpainaren aurkezpena irakurtzeko, egin klik hemen

Hona hemen atzoko mobilizazioetako hainbat irudi: