ACTUALIDAD / Consejo socialista de euskal herria
EHKSk ekitaldi politiko bat egingo du Egian larunbat honetan
'Gorakada erreakzionarioari aurre egin' lelopean antolatu du ekitaldia. 12:00etan izango da.
2024eko azaroaren 26
EHKSk ekitaldi politiko bat egingo du Egian larunbat honetan

Euskal Herriko Mugimendu Sozialistaren erreferentziazko antolakunde nagusiak, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS), ekitaldi politiko bat egingo du asteburu honetan. Larunbatean izango da, azaroaren 30ean, eguerdiko 12:00etan.

Donostiako (Gipuzkoa) Egia auzoa aukeratu du EHKSk ekitaldia egiteko, hain zuzen ere, azken hilabeteetan pertsona migranteak eta Kaleko Afari Solidarioak seinalatzeko protesta erreakzionarioak izan diren lekuan. Gorakada erreakzionarioari aurre egin hartu du lelo nagusitzat ekitaldirako.