ACTUALIDAD
Azaroaren 11n etxebizitza-eskubidearen alde izango den greba orokorrari begira lanean jarraitzen du Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Lekuan leku, greba antolatzeko asanbladak sortzen ari da sindikatua, eta ia 100 herritan ireki ditu horretarako espazioak jada.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, hala, web-orri bat jarri du martxan, asanbladetara batu nahi duten pertsonek tokian tokiko bileren inguruko informazioa eskuragarri izan dezaten. Horrez gain, grebari begira lan egiteko agitazio-materiala argitaratu dute bertan: horrela, behar duen orok kartelak eta abarrak deskargatu ahal izango ditu, lanpostuetan nahiz herriko kaleetan jarri ahal izateko. Hona hemen web-orria: https://a11greba.kontseilusozialista.eus/.
Gehiengo sindikalak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuek elkarrekin egin dute azaroaren 11-ko greba-deialdia, hiru aldarri nagusi oinarritzat hartuta: espekulatzaileen espropiazioa, espekulazioaren debekua eta etxebizitza behar sozialen arabera planifikatzea.