ACTUALIDAD / Ataques fascistas
Donostian fusilatutakoen omenezko oroigarriari eraso diote
1936tik Donostian fusilatutako pertsonen omenez jarri zuten monumentua, eta astelehen gauean hautsi zuten.
2022eko azaroaren 16
Donostian fusilatutakoen omenezko oroigarriari eraso diote
— ARGAZKIA Twitterretik hartutakoa

1936ko estatu-kolpean, Espainiako Gerra Zibila deiturikoan eta ondorengo frankismo garaian ehunka lagun fusilatu zituzten Donostian (Gipuzkoa). Haien omenez, oroigarri bat jarri zuten 2014an Goikoa jauregiaren aurrean, baina eskultura apurtu berri dute. Astelehen gauean eraso zioten, hain zuzen.