ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donostiako Itaiak urtarrilaren hasieran egindako elkarretaratzea. Argazkia: Donostiako Itaia
2021/01/31 11:17

Astelehen gauerdian emakume bat bortxatzen saiatu zen haren 19 urteko bikotekidea, Donostiako (Gipuzkoa) hotel batean. Erasotua izan zen emakumeari elkartasuna adierazi eta sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzera dei egin du Donostiako Itaiak. Bihar izango da protesta udaletxearen atzeko aldean, 18:30ean.

Emakume langileen "etengabeko egoera zaurgarriaren aurrean", "indarkeria matxistari aurre egiteko eta borrokatzeko baliabideak garatzea" ezinbestekoa dela azpimarratu dute Itaiako kideek.