Borrokaldian
dira Angeluko (Lapurdi) Castorama saltokietako langileak. Greba egin
zuten pasa den uztailaren 20an, baita joan den ostiralean eta
larunbatean ere. Salatu dutenez, langileekin negoziatutakoa
errespetatu gabe, "benetako lapurreta" egiten ari zaizkie haien
hobari edo primak kenduz. Batez beste, urteko 2.700 gutxiago
kobratzen ari dira langileak, eta horiek ordaindu arte borrokan
segituko dutela ziurtatu dute. Enpresako zuzendaritzarekin biltzekoak ziren asteon.
Beharginek oroitarazi dute lanean aritu behar izan zirela konfinamenduan zehar, eta lan karga handia izan dutela deskonfinamendu garaian ere. CGT sindikatuak egin zuen deialdia, eta beste hainbatek ere babestu dute. Haiek nabarmendu dutenez, irabazi gehiago izaten ari da enpresa azkenaldian: "Kingfisherren kontuak hain onak badira, langileei esker izan da". Britainia Handiko talde handi bat da Kingfisher, eta harenak dira, besteak beste, Castorama, Brico Dépôt, B&Q eta Screwfix markak.