ACTUALIDAD / Sindicalismo
Boroako inprimategiko langileek grebari ekin diote Iparragirrek 26 kaleratze iragarri ondoren
Iparragirre SA enpresako zuzendaritzak duela aste batzuk iragarri zuen inprimategiaren itxiera gerta zitekeela eta, ondorioz, 26 langile kaleratuak izango zirela. Horren aurrean, langileen batzordeak lanuztera deitu du.
2022eko martxoaren 14
Boroako inprimategiko langileek grebari ekin diote Iparragirrek 26 kaleratze iragarri ondoren

Iparragirre S.A. enpresako zuzendaritzak Boroan (Bizkaia) kokatutako inprimategia ixteko asmoa azaldu zuen duela zenbait aste eta, antza, zarratzea "berehalakoa" zela ulertzera eman zuen. Hortaz, 26 behargin izango lirateke kaleratuak.

Deia egunkaria bertan inprimatzen da eta, hala, grebara deitu zuen langileen batzordeak. Ondorioz, gaurkoan Deia ez da kioskoetara ez eta irakurleengana heldu.

Lanuzteak ez ezik, mobilizazioak ere antolatu dituzte langileek eta gaur, martxoaren 14an, Langileak greba mugagabean, no a los despidos! lelopean egin dute elkarretaratze bat Bilbon (Bizkaia).