Iparragirre S.A. enpresako zuzendaritzak Boroan (Bizkaia) kokatutako inprimategia ixteko asmoa azaldu zuen duela zenbait aste eta, antza, zarratzea "berehalakoa" zela ulertzera eman zuen. Hortaz, 26 behargin izango lirateke kaleratuak.
Deia egunkaria bertan inprimatzen da eta, hala, grebara deitu zuen langileen batzordeak. Ondorioz, gaurkoan Deia ez da kioskoetara ez eta irakurleengana heldu.
Lanuzteak ez ezik, mobilizazioak ere antolatu dituzte langileek eta gaur, martxoaren 14an, Langileak greba mugagabean, no a los despidos! lelopean egin dute elkarretaratze bat Bilbon (Bizkaia).