ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2019/12/23 14:25

Bihar, abenduak 24, hasiko da Bizkaiko etxez etxeko langileen hiru eguneko greba. Aste honetako ostegunean, abenduak 26, eta ostiralean, abenduak 27, ere izango dira lanuzteak. 

Duela bi urte hasi zuten borrokaldia sektoreko beharginek; hala, azkeneko bi ikasturteetan, grebak zein lanuzte partzialak egin dituzte. 1500 langile inguru dira Bizkaian, eta ez dute lan hitzarmenik izan 2012. urtetik. 10.000 pertsona ingururen zaintzaz arduratzen dira, eta salatu dutenez, progresiboki okertu dira euren lan baldintzak. Besteak beste, lan orduak jaitsi direla eta zerbitzuaren kalitateak okerrera egin duela diote.

ELA, LAB eta UGT sindikatuen hitzetan, egun abian dagoen greba deialdia patronalen posizioaren ondorio da. Izan ere, azkeneko eztabaida mahaian ez zuten proposamenik aurkeztu, 15 minutu igaro eta batzarra bukatutzat eman zuten arte. 

Bestalde, sindikatuen arabera, Lakuako Gobernuak haien eta patronalaren arteko bitartekaritza lanak bete ditu maiatzetik hona, Lan Sailaren bidez. Dena den, "gatazka desblokeatzea" lortu ez izana egotzi diote, baita, "negoziazioak aurrera egin ez dezan, patronalei estaldura" eman izana ere.