ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Hernaniko erdiguneko taberna batean izan zen sexu erasoetako bat. Argazkia: urumeaarnastu.com
2020/03/11 13:34

Ez du etenik salatutako sexu erasoen kontagailuak. Hedabideek gaur, hilak 11, eman dute bi erasoren berri: Hernanin (Gipuzkoa) jazo zen bata, igande goizaldean, eta Muskizen (Bizkaia) bestea, astelehen arratsaldean.

Hernaniko taberna batean izan zen aurreneko sexu erasoa. Bertan zeuden bi emakumeri ukituak egin zizkien 22 urteko gizonezko batek, eta gero, gainera, "modu fisikoan" egin zion eraso haietako bati. Horren ostean, beste taberna batera alde egin zuen erasotzaileak.

Udaltzaingoek goizaldean bertan idenfitikatu zuten. Ertzaintzak hurrengo egunean deitu zuen komisaldegian deklaratzera eta atxilotu egin zuen, baina gero, aske utzi zuen. Oraindik ez dute zehaztu noiz agertu beharko duen dagokion autoritate judizialaren aurrean.

Muskizen ere sexu eraso bat

Bestalde, 18 urteko gizonezko batek 14 urteko emakume bati egin zion eraso astelehen arratsaldean, erasotzailearen etxebizitzan. Asteburuan ospakizun jaialdi bat izan zen bertan, eta horren ostean, bertan geratu zen lotan neska. Hurrengo egunean esnatu zenean, gizonezkoarekin egin zuen topo, hari sexu erasoa egiten ari zela.

Gutxienez lau eraso azken egunotan

Euskal Herrian, guztira, gutxienez lau sexu eraso salatu dituzte azken egunotan. Hernaniko eta Muskizko kasuez gain, Donostian (Gipuzkoa) zein Bilbon (Bizkaia) izan dira erasoak.