AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: hiruka.eus
2020/03/10 17:58

Pasa den igande arratsaldean, hilak 8, gizonezko batek eraso egin zion emakume bati Bilboko (Bizkaia) gimnasio batean. Hain zuzen, emakume gazte bati sexu erasoa egin zion haren entrenatzaileak, gimnasioan bakarrik geratu zirenean.

Masaje bat ematearen aitzakia baliatu zuen 33 urteko erasotzaileak eraso egiteko; bazekien emakumeak gihar-lesio bat zuela bizkarrean.

Erasoa jasatean, lokaletik irten eta berehala eskatu zuen laguntza emakumeak.

Astelehenean deklaratzera deitu, eta espetxeratu egin zuten erasotzailea.