ACTUALIDAD / Uib
Bilbon, jardunaldi bat egin dute elkarrekin unibertsitateko emakume taldeek
Atzo eta gaur izan da jardunaldia, Bilboko hainbat gunetan. Bi egunez, "hausnarketarako, eztabaidarako eta formakuntza politikorako espazio bat" sortu dute campusetako emakume taldeek.
2024eko apirilaren 25
Bilbon, jardunaldi bat egin dute elkarrekin unibertsitateko emakume taldeek

Hego Euskal Herriko unibertsitateko emakume taldeek hilabete honetan jakinarazi dute, elkarrekin, jardunaldi bat antolatu dutela Bilbon (Bizkaia). Atzo elkartu ziren Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) Sarrikon daukan fakultatean, eta han eman zioten hasiera jardunaldiari. Bi egunez, hainbat hitzaldi egin dituzte Bilboko zenbait fakultatetan, eta aisialdiko ekimenak ere izan dira, unibertsitatean zein Aresti Zentro Sozialistan.

Askatasuna ortzimuga, antolakuntza bide-orri izan da emakume taldeen jardunaldiaren lelo nagusia. Besteak beste, matxismoaz, emakume fronteaz, identitateez eta instituzioen aurpegi zuriketaz aritu dira hitzaldietan. Antolatzaileen esanetan, "hausnarketarako, eztabaidarako eta formakuntza politikorako espazio bat" sortu dute Bilbon.