AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/25 12:16

Hego Euskal Herriko unibertsitateko emakume taldeek hilabete honetan jakinarazi dute, elkarrekin, jardunaldi bat antolatu dutela Bilbon (Bizkaia). Atzo elkartu ziren Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) Sarrikon daukan fakultatean, eta han eman zioten hasiera jardunaldiari. Bi egunez, hainbat hitzaldi egin dituzte Bilboko zenbait fakultatetan, eta aisialdiko ekimenak ere izan dira, unibertsitatean zein Aresti Zentro Sozialistan.

Askatasuna ortzimuga, antolakuntza bide-orri izan da emakume taldeen jardunaldiaren lelo nagusia. Besteak beste, matxismoaz, emakume fronteaz, identitateez eta instituzioen aurpegi zuriketaz aritu dira hitzaldietan. Antolatzaileen esanetan, "hausnarketarako, eztabaidarako eta formakuntza politikorako espazio bat" sortu dute Bilbon.

Gaur goizean izan da jardunaldiko azken hitzaldia, emakume frontearen beharrari buruzkoa, San Mamesen. Horren ostean, protesta bat egin dute ikasleek campuseko Von Siemens plazan, eskubide politikoen alde eta EHUren autoritarismoaren kontra.

EZ DAGO IRUZKINIK