ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / LAB
2022/11/23 12:33

Hainbat arropa denda katek —Cortefiel, WS, Factory, Milano, Fiffty eta Spingfield— osatzen dute Tendam enpresa-taldea eta, azken urteetan bezala, Black Friday astea egitekoak ziren azaroaren 21etik 26ra. Egun hauetan zehar greba egitea erabaki dute, ordea, Bilboko (Bizkaia) langileek, lan-itun propio baten alde.

Beharginek salatu dutenez, zazpi urte igaro dira Cortefiel —gaur egun Tendam enpresa-taldea— enpresak sinatutako azken hitzarmena iragan zenetik, beraz, soldatak ez dira 2015etik igo. Gainera, prekaritatearen "igoera izugarria" izan dela salatu dute sindikatuek.

Langileen aldarrikapen nagusia ordainsaria Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bezainbeste igotzea da, bai eta "online salmentagatiko komisioak, salmenta kolektiboko komisioak eta eskala bidezko eta zeharkako lanpostuak ezabatzea" ere.

Merkataritza sektorea greban, azaroaren 25ean

Maiatzean mobilizatu ziren Bizkaiko merkataritzako, ehungintzako, oinetako dendetako eta larrugintzako langileak eta, Black Friday egunarekin batera, grebara deitu dute berriro langileek. Azaroaren 25ean lanuztea egingo dute, soldata-igoeraren alde.

NO HAY COMENTARIOS