ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / hiruka.eus
2024/04/22 09:33

Bigarren aldiz, Berangoko (Bizkaia) Otxantegi Herri Lurren hustea geratu dute. Aurreko ostegunerako, apirilaren 18rako, zegoen finkatuta okupatutako landa-eremuaren desalojoa. Beraz, goiz horretan, 08:30erako bertaratu ziren hainbat eta hainbat pertsona, Herri Lurrak defendatzeko asmoz.

Ertzaintza, baina, ez zen joan. 11:00ak aldera, auzitegietatik ohartarazi zuten atzeratu egin dutela desalojoa. Izan ere, Ertzaintzaren esanetan, ez du "nahikoa baliabide" izan lurren hustea gauzatzeko. "Ertzaintzak ikusi du ez zeukala baliabide nahikoa ingurua husteko", adierazi zioten Otxantegiko kideek Hiruka atariari: "Orain, hirugarren saiakera baterako deialdia helduko zaigu, baina berriro ere geldituko dugu".

2023ko azaroan lortu zuten, lehen aldiz, Herri Lurrak defendatzea eta hustea geratzea: azaroaren 23rako zegoen ezarrita desalojoa. Horren ostean zehaztu zuten desalojorako bigarren data bat, joan den apirilaren 18a, baina hura ere atzeratu egin behar izan dute.

Berangoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) barruan, 2.300 etxebizitza baino gehiago eraiki nahi dituzte bertan. Horri lotuta hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak.

NO HAY COMENTARIOS