ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/02 19:36

Beste lan-heriotza baten berri eman dute gaurkoan Euskal Herrian. Dirudienez, joan den larunbatean zendu zen langile bat Ondarroan (Bizkaia), baina atzo aurkitu zuten hilik bere lankideek. Antza, etxebizitza bat berritzeko obran jarduten zuen hildakoak, eta erradial batekin lanean ari zela, ebaki bat egin zuen lepoan. 35 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 22 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, edo in itinere.

NO HAY COMENTARIOS