ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EITB
2025/01/20 15:40

Gero eta preso gehiago, gero eta pilaketa handiagoak, eta gero eta baldintza gogorragoak. Badirudi horixe dela joera Frantziako Estatuko kartzeletan. Presondegien Nazioarteko Behatokiak (OIP) eman du abisua berriz: ia 81.000 pertsona daude preso estatu mailan, eta 2027rako, 86.000 baino gehiago izan daitezke. Euskal Irratiek jaso dutenez, "gero eta jende gehiago metatzen da Frantziako presondegietan, zigor luzeagoekin eta baldintza okerragoekin". OIPk nabarmendu du, esaterako, 3.600 direla lurrean jarritako koltxoietan lo egin behar dutenak.

Baionako (Lapurdi) presondegiko egoera da horren adibide. 75 plaza baldin baditu ere, gaur egun 116 pertsona daude bertan pilatuta, Frantziako Justizia Ministerioak berak emandako datuen arabera. 9 metro karratukoak dira ziegak, eta bakoitzean hiru preso dituzte gatibu.

NO HAY COMENTARIOS